HBIaren deskribapen orokorra
Sekuentzia didaktiko honetan, Ikasleek, digestio eta arnas aparatuen osasun kanpaina bat diseinatu eta burutu behar dute. Horretarako, lehenengo, bi aparatu horien anatomia eta fisiologia aztertuko dute, ondoren gaixotasunei buruzko informazioa bilatu eta sailkatu egin beharko dute, jarraian, osasun kanpainan erabiliko duten material guztia sortu egingo dute, eta azkenik osasun kanpainaren ahozko aurkezpena egingo dute, ikasitakoa aplikatuz eta osasunak duen garrantzia baloratuz. Ikaskuntza-prozesu osoan zehar, ikaslea izango da protagonista eta modu aktiboan arituko da. Irakaslea, aldiz, gidari edo orientatzaile papera hartuko du.
Proiektuaren Canvas-ak, antolakuntza modu bisual batean adierazten digu:
Egoera misto batean erabiltzeko (presentziala eta etxean) pentsatuta badago ere, ahozko aurkezpena kenduta (edo bideokonferentziaz eginda) eta taldeko lanak bakarkako lanak bihurtuz (edo Drive erabiliz etxetik taldeka), etxetik bakarrik ere burutu daiteke. Izan ere, dena ikasleak irakaslearekin interakzioan egongo balira bezala idatzita dago. Gainera, jarduera guztien argibideak, oro har ikasleek irakasleari egiten dizkioten galderak erantzunez idatzi dira.
Bestalde, osasun-kanpainaren ahozko aurkezpena eskolatik kanpo egiten bada, ikasleak oraindik motibatuagoak egongo dira. Halere, ezin bada, eskola barruan ere, maila txikiago batean egin daiteke; adibidez, txantxarra saihesteko kanpaina, LHko 6.mailan burutu daiteke.
- DENBORALIZAZIOA:
Sekuentzia didaktiko hau, printzipioz, 25 saiotan gutxi gorabehera egiteko diseinatu da, baina ikaslegoaren ezaugarrien eta egoeraren arabera hori oso aldakorra izan daiteke. Beraz, jarduerak aurrera eramateko estrategien bidez denbora hori laburtu edo luzatu egin daiteke. Esate baterako, bakarkako lanak eta jarduera interaktiboak etxeko lan bezala bidaliz, 20 saiotan burutu daiteke.
- ATAZEN ANTOLAKETA
HASIERAKO FASEA
Sarrera eta ikasketa ibilbidea.
Motibazio jarduera
Lehenengo 2 bideoak eta ideien zurrunbiloa.
Aurrezagutzak azalaratzeko jarduerak
Ideien zurrunbiloa
1.1. jarduera: Zer dakizu digestio-aparatuari buruz?
2.1. jarduera: Zer dakitzu arnas aparatuari buruz?
GARAPEN-FASEA
- 1.ataza
- 1. jarduera: Digestio-aparatuaren aurkezpena osatu.
- 2. jarduera: 1-2-4 teknika erabiliz definizioak idatzi.
- 3. jarduera: Digestio-prozesua idatzi.
- 2.ataza: Ikasitakoa errepasatu
- 1. jarduera: Educaplayeko jokoa. Digestio-aparatuko anatomia errepasatuz.
- 2. jarduera: Digestio-prozesua. Hutsuneak bete.
- 3. ataza: Ikasitakoa autoebaluatu:
- 1. jarduera: Quizizz (digestio-aparatua)
- 4.ataza: Arnas aparatua aztertuz
- Arnas aparatua aztertzen hasi!
- 1. jarduera. Digestio-aparatua eta arnas aparatua bateratzen duen horma-irudia.
- 5. ataza: Ikasitakoa errepasatu
- 1. jarduera: Educaplayeko jokoa. Arnas aparatuaren anatomia errepasatuz.
- 2. jarduera: Egia/gezurra galderak (birika-arnasketa)
- 3. jarduera: Hutsuneak bete (gas-trukea)
- 6. ataza: Ikasitakoa autoebaluatu
- 1. jarduera: Quizizz (arnas aparatua)
- 7.atazan: Osasun-kanpaina diseinatu
- Talde kooperatiboak eratu.
- 1. jarduera: Osasun kanpainan erabiliko den materiala sortu.
APLIKAZIO ETA KOMUNIKAZIO FASEA
8.ataza. Osasun kanpainaren ahozko aurkezpena. Horma-irudia eta beste materiala erabiliz, osasun kanpaina burutu.
OROKORTZEA ETA TRANSFERENTZIA
Eztarriaren trabamendu baten aurrean lehen laguntzak adierazteko infografia