Saltatu nabigazioa

7. ataza. Osasun-kanpaina diseinatu

Jada digestio eta arnas aparatuen anatomia eta fisiologian adituak zaretenez, gaixotasunak ikertzeko unea iritsi da.

Hemendik aurrera, jarduera guztiak taldeka egin beharko dituzuenez, lehenik eta behin, goazen talde kooperatiboak osatzea. Beraz, 4naka jarri ondoren, taldekide bakoitzaren funtzioa zehaztuko duzue.

Talde kooperatiboak zer diren eta funtzioak nola banatu behar dituzuen jakiteko honako infografia hau komentatuko dugu:

Talde kooperatiboetarako oinarrizko gida.

1. jarduera: Osasun kanpainan erabiliko den materiala sortu.

Orain, osasun-kanpaina diseinatzen hasiko zarete. Kontuan izan behar duzue erabiliko duzuen guztia zuek sortu beharko duzuela. Dagoeneko, baduzue zerbait, ezta? Hori da! Horma irudia! 😊👏👏

Halere, hori ez da nahikoa, ahozko aurkezpenean erabiliko dituzuen diapositibak, kartelak, triptikoak, sare sozialetarako material grafikoa, eta abar sortu beharko dituzue. Zuen esku dago sortuko duzuen materiala (eta erabiliko dituzuen baliabideak), beti ere, kanpaina bat gizartera ondo iristeko beharrezkoa dena kontuan izanda, noski (ikusi errubrika). 

Kanpainak, prebentziorako osasun mezuak zabaltzeaz gain, informazio teknikoa, medikoa eta noski, biologikoa ere izan beharko du; aztertutako 2 aparatuen anatomia eta fisiologia azaldu behar da (gaixotasunarekin zerikusia duena behintzat).

Zer eskatzen den jakiteko, ikusi ebaluazio-errubrika. Kontuan izan, bakoitzak bere lana (autoebaluazioa) eta beste ikaskideen lana (koebaluazioa) ebaluatu beharko duzuela. 

  • Zer egin behar dugu?

       Digestio eta arnas aparatuen gaixotasunei buruzko osasun kanpaina bat diseinatu.

      Ahozko aurkezpena egiteko 20 minutu izango dituzue gehienez. 

  • Zenbat denbora daukagu?

         5 saio.

  • Nola egin behar dugu?
  • Taldeka: 4ko talde kooperatiboak. 
  • Diapositibak, Google Aurkezpenak erabilita sortuko dituzue. 
  • Triptikoak, pegatinak, kartela etab. sortzeko, Canva  edo Genially erabil dezakezue. 

                - Canvaren gida bat

                - Canvaren bideo-tutorial bat

                - Geniallyren bideo-tutorial bat

  • Hortaz gain, jokoak ere egin nahi badituzue, Kahoot, Quizizz edo Genially moduko aplikazioak erabil ditzakezue adibidez.

                - Kahootaren bideo-tutorial bat

                - Quizizzen bideo-tutorial bat.

      Behean dagoen ebaluazio-errubrikan zer eskatzen den ikus dezakezue:

  • Non aurkituko dugu informazioa?

Zuek bilatu beharko duzue. Beraz, iturri egokia aurkitu ondoren, informazioa ondo irakurri eta sailkatu egin beharko duzue. Hemen daukazue iturriaren fidagarritasuna aztertzeko gida bat:

Deskargatzeko, klikatu irudian.
Iturrien fidagarritasuna ebaluatzeko kontrol-orria

.

EBALUAZIO-ERRUBRIKA

Hemen duzue horma-irudia ebaluatzeko errubrika. Gogoratu atal honetatik 2 aldiz pasatu behar zaretela:

  • Lana egiten hasi aurretik: Horrela, nola egin behar duzuen jakingo duzue.
  • Autoebaluazioa  eta koebaluazioa egiteko: Osasun-kanpaina ahoz aurkeztu ondoren, errubrika honen bidez, irakasleaz gain, zuek ere zeuen lana eta besteen lana ebaluatuko duzue. Beraz, hurrengo orrian ere errubrika bera duzue.

Errubrika ikusteko edo deskargatzeko (pdf), klikatu hemen.

Ikaskuntza-egunkaria: Hausnarketa:

Beti bezala, bakoitzak egin duen lanaz hausnartuko du eta ikaskuntza-egunkariarian idatziko du.

  • Zerbait ikasi al dut? Lehen baino gehiago al dakit?
  • Zer baliabide erabili ditut? Zertarako balio dute?
  • Zailtasunik izan al dut? Nolakoak? Zer egin dezaket hurrengoan ez izateko?
  • Bakarrik egin dut ala laguntza behar izan dut?
  • Nahiko lan egin dut ala gehiago egin behar nuen?
  • Taldekideengandik zerbait ikasi al dut? Eta nik zerbait erakutsi al diet?
  • Taldekide ona izan naiz? Zerbait hobetu dezaket?