Saltatu nabigazioa

4. ataza: Arnas aparatua aztertuz

Digestio-aparatuaren egiturak eta funtzioak ikasi ondoren, beste aparatuarekin hasteko momentua da, baina aztertzen hasi aurretik, aparatu horri buruz dakizuenaz hausnartuko duzue. Gogoratzen zarete aurretiko ezagutzak atalean gerorako utzitako 2.1. jarduera? Orain da hori egiteko garaia! 

Azkarrago joateko, esteka hau jarrai dezakezue:

Aurretiko ezagutzak

Arnas aparatua aztertzen hasi!

Esan dugun bezala, arnas aparatua aztertzen hasiko gara. Horretarako lehenik eta behin, bideo hau ikusi eta komentatuko dugu.

Fleming Villabona. ARNAS APARATUA eta arnasketa
  • Digestio-aparatuarekin konparatuz, anatomia aztertzeko errazagoa iruditzen zaizue? Eta fisiologia?
  • Ba al du digestio-aparatuarekin partekatzen duen atalik? Zein?

1. jarduera. Horma-irudia (digestio-aparatua+arnas aparatua)

Arnas aparatua aztertzen hasiko zarete, baina ez dugu utziko alde batera digestio-aparatuan ikasitakoa;  bi aparatuak bateratzen duen horma-irudi bat sortu beharko duzue.

  • Zer egin behar dugu?

      Digestio eta arnas aparatuak bateratzen duen horma-irudia.

  • Zenbat denbora daukagu?

         4 saio.

  • Nola egingo dugu?

       Binaka, hemen dituzuen irudiak erabilita eta zuek ekarritako materiala erabiliz egin behar duzue. Horma-irudiaren euskarria berrerabilitakoa izan behar da.

      Zer eskatzen den jakiteko, ikusi behean duzuen ebaluazio-errubrika (EBALUAZIO atalean).

  • Non aurkituko dugu informazioa?

      Informazioa esteka hauek jarraituz aurkituko duzue. 

          Proyecto Biosfera

          Wikipedia

      Hortaz gain, informazioa hobeto ulertzeko, honako bideo hauek ikus ditzakezue:

https://www.youtube.com/watch?v=CEmcS_FPu2k

https://www.youtube.com/watch?v=ks5kX6sDZDM

https://youtu.be/RKY3YogVnGc

Animo! Horma-irudi zoragarria lortuko duzue! 😃

EBALUAZIOA

Hemen duzue horma-irudia ebaluatzeko errubrika. Atal honetatik 2 aldiz pasatu behar zarete:

Errubrika ikusteko edo deskargatzeko (pdf),  hemen klikatu.

  • Lana egiten hasi aurretik: Horrela, nola egin behar duzuen jakingo duzue.
  • Autoebaluazioa egiteko: Horma-irudia egin ondoren, errubrika honen bidez, irakasleaz gain, zuek ere zeuen lana ebaluatuko duzue.

Ikaskuntza-egunkaria: Hausnarketa

Oraingoan ere, ikaskuntza-egunkarian egin duzuen lanaz hausnartuko duzue. Lehen esan dugun bezala, berrikusteko, aurrerapenak jasotzeko eta hurrengo atazak hobeto egiteko iradokizunak idatziko dituzue. 

  • Zerbait ikasi al dut? Lehen baino gehiago al dakit?
  • Zer baliabide erabili ditut? Zertarako balio dute?
  • Zailtasunik izan al dut? Nolakoak? Zer egin dezaket hurrengoan ez izateko?
  • Bakarrik egin dut ala laguntza behar izan dut?
  • Nahiko lan egin dut ala gehiago egin behar nuen?
  • Beste lankidearegandik zerbait ikasi al dut? Eta nik zerbait erakutsi al diot?
  • Lankide ona izan naiz? Zerbait hobetu dezaket?