Jaitsi iturri-fitxategia
Izenburua | Zein garrantzitsua den osasuna! |
---|---|
Arloa |
Biologia-Geologia.
|
Ikasmaila | 3.DBH |
Erronka | Digestio eta arnas aparatuen gaixotasunen osasun kanpaina bat diseinatzea eta ahoz aurkeztea. |
Edukiak | 236/2015 dekretuak 3.DBHrako ezartzen dituen 1.multzoko edukiak (ikasgai guztietan eta ikasgai honetako eduki multzo guztietan komunak diren oinarrizko zehar-konpetentziekin lotutakoak), 3.multzoko edukiak (pertsonak eta osasuna: osasuna eta nutrizioa) eta 6. multzoko edukiak (ikerketa-proiektua) lantzen dira. |
Deskribapena | Sekuentzia didaktiko honetan, Ikasleek, digestio eta arnas aparatuen osasun kanpaina bat diseinatu eta burutu behar dute. Horretarako, lehenengo, bi aparatu horien anatomia eta fisiologia aztertuko dute, ondoren gaixotasunei buruzko informazioa bilatu eta sailkatu egin beharko dute, jarraian, osasun kanpainan erabiliko duten material guztia sortu egingo dute, eta azkenik osasun kanpainaren aurkezpena egingo dute, ikasitakoa aplikatuz eta osasunak duen garrantzia baloratuz. |
Egilea | Josune Trejo |
'Lizentzia' | Creative Commons BY-SA 4.0 |
Edukia eXeLearning-ekin sortu da, hezkuntzarako edukiak sortzeko kode irekiko programa librea.