COVID-19aren pandemiak zerbait argi utzi badigu, osasuna altxor preziatua dela, eta babestu eta sustatu behar dugula izan da. Beraz, ildo horretatik, oso garrantzitsuak dira osasun kanpainak, gaixotasun horiek ondo ezagutzen lagunduz gain, hauek saihesteko tresna handiak baitira.
Ikaskuntza-proiektu honen bitartez, digestio eta arnas aparatuen gaixotasunak saihesteko osasun kanpaina bat diseinatzen ikasiko dugu, eta horretarako, gure gorputza ezagutzen joango gara, informazioa bilatuz, sailkatuz eta aplikatuz.

Esaera zaharrak dioen bezala,
“Osasuna munduko ondasuna da.”